XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Haur-Hezkuntzako ikastetxeak.
- Lehen Hezkuntzako ikastetxeak.
- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.
Haur-hezkuntza, lehen zikloan antolatzen ez den bitartean, ikastetxe desberdinen artean banatuta egongo da.
Honi dagokionez, Lehen Hezkuntzarekin batera ikastetxe bakarrean biltzeak egoki dirudi, baina irtenbide hau behin-behinekotzat hartu beharko litzateke.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen antolamendua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa (gutxienez bi modalitate dituena) eta erdiko mailako LHko Heziketa-Zikloa barne, zentzuzkoa da, teoriaren ikuspegitik.
Ezin uka daiteke, halere, honen antolakuntzan sortuko liratekeen zailtasunak, hainbat hezkuntza-egoera desberdin hartu beharko bailitzateke kontuan.
Plangintzari dagokionez kontuan hartu beharreko beste gai bat, neska-mutilen Haur-Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arteko eskolatze-prozesu koordinatuaren beharra da, hau da, eten bortitzik gabea.
Eskolatzeko adinean daudenak gutxi diren zonetan Haur-Hezkuntzaren 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta erdiko mailako zenbait heziketa-ziklo baterabiltzen duten ikastetxeetan eraketa komenigarri litzateke.
Kasu hauetan, batxilergoaren modalitate desberdinak eta goiko mailako heziketa-zikloak eskaintzeko, eskualde edo eskola-bilgune bereko eremuan dauden zona desberdinen artean egin beharko da.
Behar-egoera hauen aldean, ikastetxeko paradigmen proposamena aldatzeko bizikidetasun-arrazoiak eta interes partikularrak izango dira.
Hauen gauzatzeak inoiz ez du beste inoren bazterkeriarik izan beharko ondorio gisa.
Proposamenaren bideragarritasunari buruz zalantza ugari dago eta, beraz, errealitate bakoitzari dagokion ikastetxe-mota finkatzeko irizpideak sakonago definitu beharko dira.
Eskola-Kontseilu honek ondorengoa eskatu du eta oraindik ere horretan dihardu:
- irizpide orokor eta malguak defini daitezen, Euskadiko Eskola-Kontseiluari nahitaez kontsultatuz, legezko aginduen arabera;
- aipatu irizpideak eskola-bilgune bakoitzari aplikatzea, aldez aurretik, dagozkion Eskola-Kontseiluei galdetuz.